Bueno iritsi da agur esateko ordua, agur baino gehiago laster arte esatekoa.
Ikasturtea amaitu zaigu eta gu konturatu ere ez gara egin. Aurten paper zorroan
gutxi idatzi dudala uste dut, ez
zaidalako burura etortzen zer idatzi behar dudan. Espero dut datorren
ikasturtean gehiago idaztea edo idazteko erraztasun gehiago izatea.
Bueno ondo pasa oporrak
eta datorren ikasturtearte.
Bueno hementxe
nauzue berriz, oraingoan lan modularrari buruz hitz egingo dut.
Listo, amaitu da,
azken bi asteetan lan modularrean buru belarri lanean aritu ondoren, listo
amaitu dugu, inprimatu eta Alexen postontzian utzi dugu.
Kurtsoa hasi
zenean lan modularra edo Diziplina arteko lanagatik hitz egin zigutenean nik
uste guztiok gauza bera galdetzen
geniola geure buruari : Baina zertarago balio du lan modularrak? Nik uste denok
ulertu dugula irakasle baten lana, ezagutzek helaraztea bakarrik ez dela,
ikasleen zoriontasuna ere beharrezkoa dela, ikasleak motibatuak egon behar
direla, eta ezagutzak helarazteko aurretik ikasleek duten ezagutzak kontutan
hartu behar direla. Nire ustez lan modularraren laguntzarekin ikasi dugu hau.
Denbora askoz
pentsatzen ibili eta gero paper zorroan
idazteko ordua iritsi dela uste dut. Loreak blog bat egin behar genuela esan
zigunean ez zitzaidan asko gustatu ez baitut jakiten zer idatzi, baina oraingoan matematikako klasea ikustera
joan gizenekoaz hitz egingo dut.
Tolosako Hirukide
ikastolara joan ginen. Nik ez nuen ikastola ezagutzen ezta Tolosa ere baina
bertara joan nintzen. Bederatzi urte eta
gero berriro ere ikastola bateko gelara sartu nintzen, nik izan nuenarekin oso
desberdina. Sartu eta mahaiak taldeka zeuden jarrita, neska mutil nahasturik, ikaskuntza
kooperatiboa erabiltzen baitute. Denbora
aurrera zihoala beraien ikaskuntza metodoa, hau da, kooperatiboa gero eta gehiago gustatu
zitzaian. Banekien ikaskuntza kooperatiboekin taldeka egiten zirela lanak baina
ez nintzen ordu-arte ohartu ikaskuntza mota horrek zituen abantailekin.
Nik bizitakoa
gogoratuz, guk ere ikaskuntza kooperatiboarekin
ikasi izan bagenu onura gehiago izango genituzke uste dut. Ni ikastolara joaten
nintzenean bakoitzak bere mahaia zuen, denok arbelaren aurrean eta irakaslea
bere maian azalpenak ematen. Irakasleak esan eta guk entzun. Nire ustez irakasteko
modu honekin ez da ezer ikasten. Irakaslea hitz egiten badago entzun duenak
ondo eta ez duenak ere berdin, axola duen bakarra azterketak gainditzea da eta
ez beste ezer.
Ikaskuntza kooperatibo
batean taldean egiten denez, indibidualki egiten eta kolektiboki lanak ikasten
duzu. Hau da haur asko dago oso lotsatiak direnak eta zerbait ulertzen ez
badute galdetu ere ez dutenak egiten , baina ikaskuntza kooperatibo batean
irakasleari galdetzea baina errazagoa da ikaskide bati galdetzea beraz talde lanean
aritzen zara. Batak besteari laguntzen lanak edo egitekoak aurrera eramateko. Beste
arrazoietako bat da heldua zarenena lanean astean normalean lana kolektiboki
egiten dela eta inoiz ez baduzu kolektiboki lana egin oso zaila egiten da beste
batzuekin batera erabakiak hartzea.
Bueno amaitzeko
esango dut nire ustez herri guztietako ikastola askoetan ikaskuntza
kooperatiboz ikasi beharko zela uste dut, haurrentzat onuragarriago izango dela
pentsatzen dudalako.
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarAupa Ainhoa, hemen zerbait idazteko irakurri besteen blogak. Nik ere jarraipena egin ahal izateko zuen aportazioak behar ditut. Animo!!!
ResponderEliminarEste comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminar