Páginas

lunes, 19 de marzo de 2012

IKASTEKO BALDINTZAK ETA IRAKASTEKO MODUA


Ikasteko orduan niretzat beharrezkoak diren baldintzak motibazioa eta isiltasuna dira. Ikasteko ez dauka leku finkorik, batzuetan mahaia baten aurrean, bestetan ohean … Hori bai ikasi beharreko apunteak azpimarratuta badaude errazago egiten zait ikastea.

Nire bizitza zehar irakasle ezberdinak izan ditudanez, modu ezberdinetara irakatsi didate. Irakasle batzuek liburukoa esplikatuz irakasten zigun, beste batzuk ariketak eginez, beste batek dokumentalak jarriz … Baina irakasle gehienez teoria emanez irakatsi didate.

miércoles, 15 de febrero de 2012

 NEUTRALITATEA

   1.  Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan gaitezke?

Nire ustez, neutrala izatea oso zaila da. Pertsona bakoitzak bere esperientziak dituelako eta gauzak era edo modu ezberdin baten egiten eta ikusten dituelako eta baita bakoitzak ideologi ezberdin bat duelako.
Baina irakaskuntzan nire  ustez irakasleak neutralak izan beharko litzatekeela uste dut. Ikasle guztiak ez direlako berdinak eta bizipen eta esperientzi ezberdinak izan dituztelako, beraz, irakasleari dagokio ahal den neurrian neutralitatea aurkitzea.

 2.   Zer desberdintasun dago neutrala izatetik objektibo izatera?

Nire ustez neutrala izatea zera da, hartu daitezkeen bide edo aukera ezberdinetatik joan beharrean aukera edo bide guzti horien erdian kokatzea hau da, bide bata edo bestea ez aukeratzea.
Objektiboa izatea bakoitzari egokien iruditzen zaion bidea hartzea da. 

martes, 14 de febrero de 2012

GIZARTERATZEA - HEZKUNTZA - KULTURA. 

GIZARTERATZEA:  
Gizaki bat, jasotako kultura eta hezkuntza prozesu baten ondorioz gizartean sartzea.

KULTURA: 
Herrialde desberdinetako ohitura, jarrera , jokaerak …

HEZKUNTZA:
Irakaskuntza baten bitartez ematen diren ezagutza multzoa.
ZEIN EREMUTAN ARITUKO ZARETE?

Oraindik ez dakit zein eremutan arituko naizen, ez ditudalako oraindik ikasketak amaitu. Hezkuntza formalean aritzea gustatuko litzaidake, nahiz eta ez formalean ibili behako banaiz, ez litzaidake inportako. Azkenik hezkuntza informalean eguneroko bizitzan gertatzen diren gauzak sartzen badira, hezkuntza informalean ere arituko naizela uste dut.